Denera 160 partaide atera ziren; Jon Larruzea 1:09ko denbora eginez mutiletan eta Meritxell Henales emakumezkoetan, ordubete eta 32 minutuko kronoarekin, izan ziren txapeldunak. Herritarren artean lehena Endika Gartzia izan zen zazpigarren postuan helmugaratuta, 1:13 denborarekin. Zigor Iriondo 40. izan zen 1:24 denborarekin eta azkenik Iñaki Letamendik 112. postuan amaitu zuen proba (1:42).