2015eko Inauterietako gaia "Ipuinak" da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 30a

Gaur erabaki dute konpartsa ezberdinetako kideek datorren urteko gaia “Ipuinak” izango dela. Gaia zabala da eta ipuinen barruan komikiak eta marrazki bizidunak ere sartu nahi izan dituzte. Denera 45 proposamen jaso dira eraikin publikoetan jarritako postontzietan eta horietako hiruren artean izan dute azken eztabaida. Beldurra, Ipuinak eta Zinema izan dira finalistak. Azkenean, 2015eko gaia "Ipuinak" izatea adostu dute.

Datorren urtean Inauterien larunbata otsailaren 14a izango da, San Valentin eguna hain zuzen eta giro hotza espero bada ere, kaleak kolorez jantziko dira asteburu horretan.

Urtarrilaren hasieran berriro bilduko dira konpartsa guztiekin Taxio Arrizabalaga Gazteria, Kirola eta Festen zinegotzia eta Rosa Illarramendi teknikaria bilera ireki batean, festaren azken xehetasunak lotzeko.