Ostadar-Antonio aroztegiak Hirugarren Mailako derbia irabazi du Tolosalaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 29a

Herritarrek errepasoa eman zioten Tolosala Hirukide taldeari, 4-0 irabazi zuten kiroldegian. Lourdes Murilloren mutilek partida handia egin zuten eta defentsan erakutsitako sendotasunak eraman zuten garaipenera talde urdin-beltza.

Erasoan fin aritu ziren, baloia hara eta hona erritmo biziarekin mugituz eta tolosarrek baloiaren atzetik kilometro asko egin behar izan zituzten.

Lehen gola Asier Perezek sartu zuen 10. minutuan, aldaratze bat aprobetxatu eta baloia areaz kanpotik astinduta. Bigarren gola handik bost minutara egin zuen Iñaki Merinok, urrutiko jaurtiketa baten bidez. Markagailuan 2-0ekoa jartzen zuela hartu zuten aldageletarako bidea.

Bigarren zatian gauzek berdin-berdin jarraitu zuten. David Ferrerok sartu zuen hirugarren gola eskuadrako armiarma-sareak kenduz eta laugarren eta azken gola Iñaki Merinok egin zuen berriro zelai erditik. Tolosarrak itsu-itsuan saiatu ziren partida iraultzen, baina garestio atera zitzaion atezain-jokalariarekin jokatzea. Azken emaitza 4-0ekoa, lanean bide beretik jarraitzeko konfidantza handia ematen duen garaipena eskuratu zuten lasarteoriatarrek.

ISU Leihoak taldeak bere aldetik, Allerru 5-0 menderatu zuen Asier Avila, Manex Lizarra Lander Martin (2) eta Javi Solchagaren golekin. Gipuzkoako I. Mailako neurketa izan zen asteburukoa.

Azkenik, Cecilia Fruta Denda Kebab Ostadar taldeak. Gipuzkoako hirugarren mailako partida jokatu zuen asteburuan. Hiruna berdindu zuten Gamon Izadi-Jazz taldearen aurka etxetik kanpo, Errenterian