Jose Antonio Iglesias Lasarte-Oria Bai! Kroseko lehenengo elbarria: “Ibilbidea asko gustatzen zait”

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 27a

1 zenbakia atera zuten gurpildun aulkian parte hartu zuten lasterkariek. Ostadarrek hauek egiten duten lana aitortu nahi izan zuen, omenaldi xume batekin. Iglesiasek urteak daramatza parte hartzen eta iaz bezala lehena izan zen atzo.

Jose Antonio Iglesiasek oso  gustuko du proba eta ahal duen guztietan etortzen da.

Lehena izatea espero zenuen?
Oso ondo eta eroso sentitu naiz ibilbide osoan zehar eta eguraldi ona lagun asko gozatu dut lasterketa. Egia esan, ez nuen espero garaipena baina lasterketak aurrera egin ahala ikusi dut aukera nuela. Hamar urte dira gutxi gora behera, Lasarte-Oriako lasterketa honetara etortzen naizela eta asko gustatzen zait. 10,5 kilometroko ibilbidea oso gustuko dut.

Omenaldi modura, bat zenbakia eraman duzue aurten...
Bai eskertzekoa da Ostadarren aldetik. Hala ere, esan behar da antolakuntzak  hemen asko zaintzen gaituela urtero-urtero. Gutaz oso pendiente egoten dira eta benetan guri ere badagokigu eskertzea boluntarioek egiten duten lan eskerga, pasada bat iruditzen zait.  Hemen berriz ikusiko zaitugu orduan... Noski baietz! Ahal dudan guztietan etortzeko asmoa dut Lasarte-Oriara, Kros Herrikoian parte-hartzera.