Karen Ortiz de Guinea Lasarte-Oria Bai! Kroseko lehenengo emakumea:“Ikusleek asko animatzen dute hemen”

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urr. 27a, 12:03

Hernaniarra izan zen helmugara iristen lehenengo emakumea. 42:42ko denbora eginda, pozik zegoen. Hirugarren aldia zen krosean parte hartzen zuela eta bereziki gustatzen zaio, ikusleek animatzen duten guztiagatik.

Sorpresa hartu zuen Karenek lehenengo neska zela ikusita. 42:42ko denborarekin emakumezkoen artean lehena helmugaratu zen. 

Garaipenarekin pozik?
Ez nuen inolaz espero lehenengo sartzea. Gustura sentitu naiz lasterketan, bi lagunek animatu naute eta beraiekin joan naiz bide osoan. Egia esan espektatiba handirik ez nuen lasterketa hasieran.

Egindako denbora ona al da?
Bai, markarekin pozik nago, ez nuen helburu zehatzik eta gustura korrika egitea besterik ez nuen nahi gaurkoan. Korrikalari askok eguraldi beroa aipa-tzen zuten eta bai, beroa egin du baina euriarekin baino hobeto moldatzen naiz ni. 

Beste lasterketarik prestatzen ari zara? 
Bai hurrengo helburua Behobia-Donostia lasterketa da. Maila onean iritsi nahi dut eta 10 kilometroko lasterketa hauek prestaketa ona dira. Herri lasterketa gehiago ere egingo ditut. 

Zer iruditzen zaizu Lasarte-Oria Bai! krosa?
Hirugarren urtea da parte hartzen dudala eta oso gustura, jendearen animoek asko laguntzen dute. Hemen  ikusleek beste herrietan baino askoz gehiago animatzen dutela iruditzen zait eta oso polita da. Azken metroak egiteko izugarrizko laguntza dira.