Aniztasunaren jaialdi koloretsua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 25a

Egun osoan zehar ekintzak izan dira udalak herriko hainbat elkarteekin antolatutako aniztasunaren jaialdiaren baitan. Jendetsuenak herrialde ezberdinetako dantzen erakustaldia eta aniztasunaren kantarentzat dantzaren grabazioa izan dira.

Alaia eta koloretsua izan da aniztasunaren jaia. Lehenak festa giroa jartzen Dinbi Bandakoak izan ziren ostiralean. Iluntzean emanaldia eskaini zuten Okendon eta dantzan jarri zituzten denak. 
Larunbat goiza berriz, kirolarekin hasi da. Sasoeta-Zumaburu eskolako Burunzpe elkarteak boleibol eta futbol partidak egin dituzte kiroldegian. Hauetan parte hartu duet jatorri ezberdineko gurasoak eta lehenengo partidara alkatea gerturatu da ohorezko jaurtiketa egitera.

Okendon mintzodromoa egin da Banaiz Bagarako kideekin. Etorkinei buruz eta emigrazioaz hitz egiteko aukera izan dute parte hartzaileek talde txikitan banatuta. Eguerdian hasi da plazan dantza erakustaldia. Erketzek zabaldu du agurrarekin eta ondoren, oholtzatik pasa dira Ekuador, Sahara, Errumania, Afrika eta Nikaraguako dantzariak. Semblante Andaluzeko dantza taldeak ere dantza bat eskaini du baita Kukukako talde batek ere. Dantza eta jantzi koloretsuek erakutsi dute herrian dagoen kultur aniztasun eta aberastasuna. 

Hain zuzen, anitzak garela aldarrikatzeko, kanta prestatu dute bertso eskola eta Makulu Kenekoek. Lehenengo aldiz entzun da Okendon, eta Kukukak prestatutako pausuak ahalik eta hoberen jarraituz, dantzatu dute herritar askok. Bitan egin da dantza eta hau udala prestatzen ari den bideoan ikusi ahal izango da. 

Jaki dastaketa eta Banaiga Banden musika, eliza evangelikoa eta amaiera ekitaldi xumea izan dira ondoren.