Tute txapelketa arrakastatsua

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 25a

Casa del Pueblon bigarren urtez antolatu du Lasarte-Oriako PSE-EEk tute txapelketa eta honetan 24 bikote aritu dira lehian.

Atzo banatu ziren Lasarte-Oriako PSE-EEk antolatutako bigarren tute txapelketako sariak. Horretarako Jesus Zaballos, Martin Moreno eta Txus Alonso zinegotziak gerturatu ziren Casa del Pueblora.

Guztira 24 bikotek parte hartu dute urriaren 17 eta 24ean jokatutako txapelketa honetan, Zaballosek azaldu moduan. Azkenean, lehenengo saria Manuel Labrador eta Maximo Luciok osatutako bikotearentzat izan zen eta hauek arkumen bat eta ardo botila batzuk eskuratu zituzten saritzat.

Bigarren saria berriz, Benito Tena eta Fermin Orejak osatutako bikotearentzat izan zen eta hauen saria 4 txuletan eta ardo botila batzuk izan ziren. Azkenik, hirugarren saria Arsenio Vegas eta Eduardo Rivasentzat izan zen eta hauek langostino kaxa bat eta ardo batzuk eraman zituzten etxera.