Santi Garcia eta Martin Egañaren oroimenez

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 28a

Gipuzkoa mailako txapelketa, Lasarte-Oriakoa eta emakumezkoena egin da gaur goizean Michelingo bolatokian. Herritar bolariak bakarrik ez; probintzia osoko jendea ere hurbildu da Santi Garcia eta Martin Egañaren omenez urtero egiten den txapelketara, aurten hamaikagarren aldiz.

Jesus Lasa lasarteoriatarra izan da jaun eta jabe goizean Gipuzkoa mailako sailkapenean eta baita herritarrenean ere, ondorioz, txapeldun bikoitza izan da Garcia eta Egañaren XI. Oroimenezkoan.
Probintzia mailakoan 48 birla etzanarazi ditu Lasak. Bigarren egin duen Juan Goenagak 47 bota ditu, hirugarren Benito Loitegui izan da eta laugarren berriz, Jose Cruz Aranburu.
Herritarren arteko sailkapenean ere Jesus Lasa izan da nagusi, Joxean Montes eta Inaxio Otaegiren aurretik.
Azkenik, zazpi birletara egindako proban Antonio Miner gailendu da Marcelino Agirre eta Joxean Montesi aurrea hartuta eta emakumezkoen proba Txaro Galanek irabazi du. Podiuma Maitane Egañak eta Ainhoa Egañak.

Sariketa eta eskerrak
Ohi bezala, goi mailako elikagaiak eta oroigarriak eraman zituzten saridunek etxera Maria Dolores Solanoren eskutik, Martin Egaña zenaren alargunaren eskutik.
Aurtengoan Rakel Marinek, Santi Garciaren alargunak, ezin izan du tamalez saribanaketan egon.
Hurrengo urteari begira, jokalarien partetik aurtengoaren pareko babesa jasotzea espero dute antolatzaileek eta txapelketako parte-hartzaile guztiei esker ona adierazi nahi izan diete antolakuntzan aritu diren lagunek.
Hogei bat jokalari giro ederrean ibili dira bolotara jokatzen goiz osoan zehar eta bolatokira bertaratutakoek goiz pasa polita egin dute hiru orduko jardunaldia osatuta. Hurrengo urtean XII. edizioa egingo da.