Euskadiko andaluziarren topaketa herrian egingo da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 29a

Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak urrian antolatu ohi duen aste kulturalaren baitan, aurten Euskadiko andaluziarren topaketa egingo da gurean. Urriaren 11ean, larunbata, Andaluziar etxe eta elkarte ezberdinen elkarleku izango da herria. Egun osoan zehar ekintzak izango direla iragarri dute Semblantetik.  “Garcia Lorca” Euskadiko Andaluziar elkarteen federazioaren baitan dauden andaluziar etxetako kideak izango dira zehazki honetara gerturatuko direnak. Goizeko 11:00etan topaketari hasiera emango zaio meza rozioeroarekin. Jarraian, Semblante Rociero abesbatzaren emanaldia izango da. 
13:30ean agintariei harrera egingo zaie eta bazkaria herrikoia Michelinen. Arratsaldean, “Al Andalus” abesbatzararen emanaldia, Gasteizko “Raices del Sur” dantza taldearena eta Valentziako “Aires del sur” taldearen kontzertuarekin dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Semblantetik Michelingo kirolgunea jendez lepo betetzea espero da.