Errugbi jardunaldi ona herriko jokalarientzat

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 30a

Partida gogorra jokatu zuen Babyauto Zarautzek Belenos taldearen aurka larunbat arratsaldean. Azken emaitza 18-25ekoa izan zen, eta lortutako bonus puntuak sailkapenaren goikaldean jartzeko balio izan die. Bost herritar deitu zituen zarauzko taldeak Asturiasera bidaiatzeko: Ander Rekondo, Unai Urruzola, Xabier Rekondo, David Vega eta Xabi Prieto.

Azken honek ez zuen minuturik jokatu, baina ziur etorkizunean debuta egingo duela bigarren mailan.

Hemezortzi urtze zazpiko ZRT/Beltzak taldeari dagokionez, 50-0 egurtu zuen Atletico San Sebastian larunbat arratsaldean. Joko ona eta eraginkorra egin zuten gazteek nahiz eta neurketa lagunartekoa izan.