Estiloak atala abiatuko du Buruntzaldea IKTk

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 30a

Urriaren 4an, larunbatean, denboraldi berria hasiko du herriko klubak Estiloak atalean. Hori dela eta, izen-emate epea zabalik dago talde honetan parte-hartu nahi duen ororentzat. Larunbatean burutzen da jarduera eta igeriketa probatu nahi dutenei eta euren igeriketa ahalmenak hobetzea helburu duten haurrei aukera ematen du Estiloak-ek.

Saioetan haurrei oinarrizko ahalmenak eta igeriketako estilo desberdinetako hastapen eta garapena eskainiko zaizkie. Adin tartea 1999 eta 2004. urteetan jaiotako gaztetxoentzat jarrita dago eta ordutegia larunbatetan, 11:45etatik 12:45era izango da. Izen-emateko asmoa duenak buruntzaldeaikt.blogspot.com webean du aukera.