Sei lanpostu eskainiko ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 22a

'Lasarte-Oria Biziberritzen' proiektuan lan egiteko sortuko dituen lau lanpostuez gain, beste bi lanpostu gehiago ere eskainiko ditu Udalak, perfil desberdinetakoak. Soziologian lizentziatua izan beharko du batek, Gaztelekuan gazteria teknikari lana egin eta gazteen arteko parte-hartze egitasmoak abiatzea helburu izanik. Beste lanpostuaren profila delineatzaile izatearena da. Zabaletako auzoko igoeraren eta Kale Nagusia 51-53 eta Goikale 20-21 ingurunearen hobekuntza proiektuak garatzea izango ditu helburu.

Beraz, Udalak guztira 5 hilabeteko iraupena duten 6 lanpostu berri sortuko ditu, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzen bitartez gauzatuko dituenak. Herriko hirugarren sektorea indartzeko 'Lasarte-Oria Biziberritzen' proiektuan lan egiteko kontratatuko dituzte lau pertsonak, hainbat alorretan lan egiteko: artistikoan, marketinean eta lokal hutsak betetzen.