Beste aurkikuntza baten berri eman du gaur arratsaldean Islada Ezkutatuak taldeak. Txaldatxurko gainean, trintxera garbiketan ari zirela lehertu gabeko bonba bat aurkitu zuen 1936ko Gerrako gertakariak ikertzen eta garaiko protagonisten hitzak biltzen ari den taldeak larunbatean. Leherkariaren tamainak honakoak ziren: 27 zm luze eta 7'5 zm-ko diametroa. Artilleriako proiektil bat zen bere garaian bota eta eztandarik egin gabekoa. Aurrekoan bezala, Ertzainei parte eman, artifizieroak etorri eta leherrarazi egin dute.