Buruntzaldea IKTko bost igerilari saritu dituzte 2013/2014 denboraldi amaierako galan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 25a

Joan den denboraldia amaitzeko, igeriketa gala ospatu zen pasa den larunbatean, Anoetako Kirol Etxea-n. Bertan 2013/2014 denboraldiko igerilekuko ligan eta itsas zeharkaldien ligan lehen hiru postuetan sailkatutako igerilariei sariak banatu zitzaizkien. Buruntzaldea IKTko bost igerilari izan ziren sarituak maila ezberdinetan, horietatik lau igerilekuko ligan eta bosgarrena itsas zeharkaldien ligan:

Leire Martin, Unai G. Somovilla, Nahia Jie Villamediana eta Iñigo Ibarburu saritu zituzten igeriketan eta Juanvi Martin itsas-zeharkaldietan.