Ligako bigarren jardunaldian aurkari izango du Orioko taldea eta partidek aurrera egin ahala sasoi-puntu onean jartzen ari dira Ostadar – Fruteria Cecilia Kebal taldeko jokalariak.
Maila Nazionalean, hirugarren kategorian lehiatuko duen Ostadar – Carpinteria Antonio taldeak ere garaipena eskuratu zuen Oiartzunen aurka 3-1eko emaitzaz. Lourdes Murilloren gizonek partida serioa jokatu zuten eta prest daude asteburuan hasiko den Ligari ekiteko.