Celestino Riveraren azken lana

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 26a

Celestino Rivera herritarrak beste behin, harro erakutsi nahi izan du harrian egindako bere azken lana.

Alaraz Salamancako herrian jaioa, ia 50 urte daramatza Lasarte-Orian Celestinok. Zaletasun modura, harrian eta egurrean lanak egin ohi ditu eta kasu honetan, Mendizabal-Olaizola familiarentzat armarria izan da egin duena harrian eta 65x55 cm-ko neurrian. 

Zaletasuna da Celestinorentzat baina lan handia har-tzen duela azaltzen du, “lan hau egiteko hilabete eta erdi behar izan dut”.  Izan ere, lan zehatza da zizelkatzea eta oso kontuz ibili behar da irudia izorratu ez dadin. Funtsezkoa da ere bere ustetan, harriaren kalitatea ona izatea eta honen gaineko ezagutza.

Halako armarriak dira gehien egiten dituen lanak eta dokumentatzeko ezinbestekoa da berarentzat Donostiako Koldo Mitxelena liburutegia. Euskal Herriko armarriei buruz liburu ugari dagoela dio eta bertan topa-tzen ditu irudiak ondoren harrira edota egurrera eramateko. 

Behin lan bat bukatuta ordea, ez du atsedenik har-tzen lasarteoriatarrak eta dagoeneko Celestino Rivera artistak aipatu du hainbat proiektu  eta ideia dituela esku artean.