Antxota Lasarte-Oriako Artisten elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu. Emozioa erakusketa Villa Mirentxun jarriko dute irailaren 20, 21 eta 26, 27 eta 28an. 20ean inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan Villa Mirentxun eta bertara gonbidatzen dituzte herritarrak.
Bestalde, irailaren 20ean bertan, Extremadura etxean 21:00etan afari berezia egingo dute. Honetan artelanak zozketatuko dira besteak beste. Afarian parte hartzeko aurrez deitu egin behar da 690286986 telefonora, helduek 20 euro ordaindu behako dituzte menuagatik eta haurrek berriz, 6 euro. Ekintza hauetan parte hartzeko deia egiten dute Antxotako kideek.