Besteak beste, aerobika, aqua gyma, zunba, indoor txirrindularitza, streaching (luzaketak) etab. luze bat dute herritarrek aukeran.
Udaleko kirol ordezkariak gustura dira kirol eskaintzak iaz izan zuen harrerarekin. “2013-2014 sasoian iraupen luzeko aktibitateetan 800 bat herritarrek eman zuten izena eta gaztetxoen kopurua 140koa izan zen ludotekako jardueretan”, adierazi du Karlos Altuna Udaleko kirol teknikariak.
Berrikuntzak
Aurtengo nobedadeak bat baino gehiago izango dira. Batetik, adineko pertsonekin lan egiteko asmoa azaldu du Karlos Altuna Udaleko kirol teknikariak: “Herriko elkarteekin elkarlanean jarri dugu Ondo Ibili programa adineko pertsonenei begira. Herriko erakunde ezberdinekin aritu gara lanean, esate baterako Odol Emaleen elkartearekin, Biyak Batekin, Danok Kidekoekin... Gure helburua irailaren 26tik aurrera herriko pertsona adinduek kirola egiteko aukera gehiago eduki-tzea da”.
Bestetik, kirol jarduera sustatu asmoz, streaching edo luzaketa saioak doan izango dira bazkideentzat asteazkenetan arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Eta azkenik, emakumezkoen zentro zibikoak bi jarduera fisiko, Zunba eta Pilates-a, eskainiko ditu kiroldegiko zerbitzuak eta instalazioak erabilita.
Kirola eta euskara
Bestalde, Udala ahaleginak egiten ari da euskara eta kirola uztartzeko. “Kirola Euskaraz programaren barnean, aurten hiru talde izango dira zerbitzua euskara hutsean emango dutenak, Indoor txirrindularitzako talde batean, Ur-aerobikeko batean eta Zumbako beste batean euskara hutsean emango dira klaseak”, adierazi du Karlos Altunak. Gainontzekoetan, klasearen beharren arabera erabakiko da zein hizkuntza erabili.
Informazio gehiago nahi duenak Kiroldegian edo 943 37 61 82 telefonoan topa dezke.