Herriko areto-futbol txapelketan izena-emateko epea luzatu da

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 15a

Herriko talde eta koadrilek irailaren 21era arte izango dute irekita XXXII. areto-futbol txapelketan izena-emateko epea. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da aukera Ostadarrek Geltoki Kalea 25 zenbakian duen egoitzan, edo bestela ostadarfs@gmail.com helbidearen bidez egin daiteke eskaera.

Gehienez 18 talderentzako lekua dago txapelkeltan eta Michelingo Kirol-Gunean jokatuko dira partida guztiak. Txapelketaren sistema joan-etorriko bi itzulikoa izango da, eta ostean playoffak jokatuko dira. Denboraldi amaierako Mosso memoriala berriz, zuzeneko kanporaketa bidez jokatuko da.
Izen-emateko prezioa 400 eurokoa da talde bakoitzaren-tzat, eta horrekin batera 60 euroko fidantza ordaindu beharko da.