Sei lasarteoriatarrek amaitu dute Kontxako Badiako Igerialdia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 15a

Euskal Herri osotik iritsitako 629 igerilarik 2.220 metroko zeharkaldia egin zuten larunbatean Donostian, Kontxako Badian. Tartean ziren sei herritar, eta emaitza onak eskuratu zituzten.

Xabier Elizegik sailkapen orokorrean 17. amaitu zuen 31:47ko denbora eginda, herritarren artetik bigarrena Juan Vicente Martin izan zen 33:49ko denborarekin,  hirugarren Izaskun Salazar izan zen 37:39ko kronoa markatuta, laugarren Igor Amantegi sailkatu zen 40:13ko denborarekin, bosgarren David Sanchez izan zen 47:19rekin eta azkenik Javi Lopezek  51:50 behar izan zuen igerialdia amaitzeko.