Bazpiko bi txirrindulari lehen bosten artean 2013/2014 denboraldiko azken lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 15a

Ibarran egin zuten Bazpi Txirrindulari Eskolako jubenilek urteko azken lasterketa atzo. Xuban Errazkin bigarren sailkatu zen eta Jon Ander Unanue bosgarren.

75 kilometroko ibilbidean, Altzo eta Leaburu igo behar izan zituzten, eta azken honen maldetan erabaki zen lasterketa. Dorian Aramendi lapurtarra gailendu zen Errazkinen aurretik. Iñigo Altunak hamaikagarren egin zuen, Koldo Velascok 23. eta Arkaitz Murillo 46. postuan ailegatu zen. Emaitza on horiei esker, taldekako sailkapena irabazi zuten eta amaiera bikaina eman zioten jubenil mailan osatutako denboraldiari.