Iraila hasieran jakinarazi zuen enpresa antolatzaileak “arriskuan” zegoela erakusketa, ez zeudelako nahikoa artisau. Berria jakin bezain laster, kulturako batzorde urgente bat egin zen udaleko esparru sozioekonomikoekin eta Aterpeako ordezkariekin. Azoka bertan behera utzi baino lehen adostu zuten “kokaleku berri bat topatu eta artisau berriak aurkitzen saiatzea”, Nogalesek esan duenez. “Hala ere, ez da artisau berririk lortu; hori dela eta, erakusketa bertan behera geratu da”.
Beste aukera batzuk
Nogalesek zehaztu du hasi direla lanean dagoeneko, beste aukera batzuk aztertuz: “Udalerri gisa herriko esparru ekonomiko garrantzitsuenetan inbertitzea interesatzen zaigu. Kultura programazioan egiten den inbertsioak eta kale dinamizazioak diru sarrerak ematen dizkio merkataritza eta ostalaritzari. Horregatik, pentsatzen dugu garrantzitsua dela gure aukeren arabera laguntzen jarraitzea”.