Maialen Chourraut Munduko piraguismo Txapelketan arituko da AEBetan, K1 mailan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 19a

Ama izan ostean, goi-mailara itzulita da Maialen Chourraut piraguista lasarteoriatarra.

Ama izan ostean, goi-mailara itzulita da Maialen Chourraut piraguista lasarteoriatarra. Asteburu honetan urteko hitzordu garrantzitsuena du Ameriketako Estatu Batuetan, Maryland estatuko Deep Creek kanalean. Ohi bezala, K1 mailan hartuko du parte. Irailaren 2az geroztik dago Chourraut Estatu Batuetan, Xabier Etxaniz bikote eta prestatzailea eta Ane txikia alboan zituela zeharkatu zuen Atlantikoa. Oroitzapen onak ditu Munduko txapelketaz. 2009. urtean, Seu d´Urgellen, Katalunian, zilarrezko domina kolkoratu zuen eta 2011. urtean berriz, brontzea jantzi zuen Bratislavan, Eslovakian jokatutako Munduko Txapelketan. Denboraldi honetan, Seuko Munduko Kopako proba irabazita da herritarra eta sasoi onean dago.