Ostadar Tenis Eskolak hasi du denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 8a

Euskararen erabilera bultzatu asmoz, tenisaren sekretuak modu dibertigarrian erakusten ditu Ostadar Tenis Eskolak. Maila eta adinaren arabera, talde ezberdinak osatzen ditu Ostadarrek modu mailakatuan tenisean jokatzen irakasteko. Irailean hasi eta ekaina bitarte egiten dira entrenamenduak, eta txapelketa bat ere bai maitza eta ekaina artean.

Kirola egiteaz gain, jai-giroa sustatu asmoz Olentzero Jaia eta Tenis Jaia festa egunak antolatzen ditu Ostadar tenis eskolak. Izena-emateko interesa dutenek 647100853 telefonora deitu dezakete (Iñaki) edota Michelingo kirol-guneko tenis pistetara jo dezakete arratsaldeetan (18:00etatik aurrera) informazio gehiago eskuratzeko.