Buruntzaldea IKT-ko igerilariak gaur arratsaldean hasiko dira lanean iazko emaitzak hobetzeko asmoz. Taldeak adinaren araberako entrenamenduak egiten ditu eta haur, zein gazteen trebetasunak lantzen dituzte.
Txikien kasuan, umeen uretako oinarrizko ahalmenak garatzea eta igeriketa estiloetan hastapena egitea da.
Gaztetxoek berriz, igeriketa estiloen irakaskuntza, entrenamendu formalizatuaren hastapena eta txapelketa eta bere arautegiaren hastapena eta irakaskuntza egiten dute.
Saioen egun kopurua ere adinaren araberakoa da, txikienek bi astean dituzte eta gaztetxoek hiru.
Izena ematea
Taldeko arduradunek herriko haur eta gazteak gonbidatzen ditu igeri egitera eta horretarako izena ematea epea ireki du.
www.buruntzaldeaikt.blogspot.com orrialdean izena emate formularioa betez egin behar da .
Taldearen edo izena ematearen inguruko informazioa nahi duenak berriz, 696 506 632 telefonora deitu edo bestela web orriko kontakturako formularioa bete eta bidali dezake.