Opor egun bat gehiago izan dute Landaberriko haurrek, gaur joan baitira lehenengoz ikastetxera. Sasoeta-Zumaburukoak berriz, atzo ekin zioten ikasturte berriari.
Ikasle berriak
Aurten 72 haur berri hasi dira ikasten Landaberri HHn, lau gelatan banatuta. Hiru urteko haur berri batzuk ere hasi dira ikasten aurten: 15 dira guztira. Ikasle berri horiek gelatan banatzerako orduan, lehengo urteko gelen egitura errespetatu dute.
Sasoeta-Zumaburun bi urteko 48 haur berri hasi ziren ikasten atzo. Hiru urteko geletan berriz, 9 ikasle berri gehitu zaizkie lehengo urtean hasi zirenei. Gelen banaketa ez dute zehaztu, baina Zumaburuko hezkuntzan guztira 11 gela edukiko dituzte aurten.