Urriaren 18an Lasarte-Orian ospatuko den Euskal Jaiari begira, euskal jantzien inguruko hitzaldia antolatu dute: “Atondu: Hitzaldi-tailerra” du izena. Irailaren 25ean egingo dute, Manuel Lekuona kultur etxeko Hitzaldi aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Ane Albisu Iriarte izango da hizlaria.
Lehen esan bezala, ekintzak bi zati izango ditu: hitzaldia eta tailerra. “Festarako jantziak azken 100 urteotan, janzteko moduaren garrantzia” izango da hitzaldiaren gaia. Tailerrean berriz, Albisuk erakutsiko du nola jantzi euskal jantzi tradizionalak. Horretarako, hitzaldi-tailerrera joaten direnek euren zapiak eta mantalak eraman beharko dituzte.