Buruntz-Azpi elkarteak irailaren 20ean 10:00etan arrantza txapelketa antolatu du Orion. Irailaren 21ean berriz, ehiztarien txanda izango da, 9:00etan hasita usakume tirada txapelketa egingo dute Orian kokatuta dagoen Zapal baserriaren zelaietan. Bi txapelketa hauetan parte-hartzeko aurrez izena eman behar dela azpimarratu dute sustatzaileek eta honakoa irailaren 18a baino lehen egin behar dela esan dute.
Urriaren 4an denboraldi amaierako sari banaketak egingo dituzte elkartean.