Lasarte-Oriako Udalak emakume-zentroak sexuen arteko bizikidetzaren alorrean elkartzeko toki, ikasteko, parte hartzeko eta sareak sortzen diren gune izatea nahi du. Banaka eta taldeka ahalduntzearen bidez ekarpenak egin gizarte-aldaketa horretan, berdintasun formal batetik benetako berdintasun batera egitea da helburua eta horregatik hainbat ikastaro, hitzaldi eta erakusketa antolatuko ditu irailaren 15etik urtarrilaren 30era.
Landuko diren arloei dagokienez askotarikoak izango dira; ohikoak diren, tai-txi, antzerki edo zumba ikastaroetatik hasi eta "Aitatasuna gaur" gizonei zuzenduriko ikastarora, esate baterako.
Gainera, lauhileko honetan, ikastaroez gain, beste aktibitate-mota batzuk ere eskainiko dira, hala nola, emakume eta gizonen arteko egoera aztertzeko saioak urrian zehar edo elkartegintzaren inguruko hitzaldia urriaren 1ean.
Eta, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan, egitarau berezi bat antolatuko da, beste urteetan egin izan den moduan.
Kiroldegia
Aurtengo ikasturtean, berrikuntza handia izango da zumba eta pilates ikataroetan. Urte osoko jarduera hauek lekuz aldatuko dira, kiroldegira eta emakumeen zentroko erabiltzailekin ekintza bakoitzeko talde bat osatuko da.
Orain artean emakume-zentroan egiten ziren saioak, baina, espazio falta, dutxen eta lekuaren egokitasun eza dela eta, lekuz aldatzea erabaki da.
Gainera, bi ikastaro horiek egiten dituztenek asteazken arratsaldeetan luzaketa-saioetan doan parte hartzeko aukera izango dutela jakinarazi du Gizarte Zerbitzuetako arloak.
Izena ematea
Lauhileko honetako ikastaroetan parte hartzeko aurrez izena eman behar. Hori egiteko aukera bihar 9:00etatik 13:00etara eta asteazkenean eta ostegunean goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:30era emakumeen-zentroan. .
Hurrengo astean, astearte, asteazken eta ostegunean berriz, matrikula baieztatu beharko da. Horretarako aurrematrikulako ordutegi berdina izango da.