Mugimendu “parte-hartzaile” gisa definitzen dute euren burua, jendartearen “ezinegonak” erantzuteko jaio dena eta herritar guztientzat “ateak irekita” dituena. Aurkezpena amaituta, herritarren iritzi, kezka edota galderak entzuteko aukera izan da. Sortu berri den alderdiak bozka kopuru handia lortu zuen herrian Europako hauteskundeetan eta aipatu dutenez, Lasarte-Oriako “zirkuluan” erabakiko dute martxoko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu ala ez.