Inauterien gaia erabakitzeko bilera urriaren 30ean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 24a

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirola sailak jakinarazi du urriaren 30ean egingo dela 2015eko Inauterietako gaia erabakitzeko bilera. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Kultur Etxeko 3. solairuko bilera gelan.

Era berean, antolatzaileek gonbita luzatu diete konpartsa berriren bat sortzeko asmotan egon daitezkeen herritarrei. Esan dute zalantza guztiak argitzen eta Inauterietan konpartsa gisara ateratzeko eman beharreko pausoak esplikatzen saiatuko direla.

Herritarrak bilera horretan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.