Zortzi bilera egingo ditu Irakurleen Txokoak aurten. Gaur izan da lehenengoa: 18:30ean bildu dira Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan, Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak' eleberriari buruz hitz egiteko.
Hurrengo saioa hemendik hilabetera izango da. Azaroaren 18an Lander Garroren 'Gerra Txikia' nobela aztertuko dute. Gainera, idazlea bera joango da saio horretara. Irakurlearen Txokoaren antolatzaileek azaldu dutenez, bi saiotik behin idazlea kultur etxeko hitzaldi aretora bertaratuko da, saiora hurbiltzen diren herritarrekin solasean aritzeko.