Neurketa oso orekatua izan zen hasieratik amaieraraino, 10-10eko emaitzaz jo zuten aldageletara. Bigarren zatian, Lucas Panichelli fitxaketa argentinar berriak lau zigor-kolpe gauzatu eta Iker Irazustak egindako entsegua transformatu zuen, ondorioz, 13-19an zela amaitu zen derbi gipuzkoarra.
Emaitza honekin, Babyauto lehen hiru postuetan kokatu da eta Estatuko maila nagusian jokatzeko igoeragatik borroka egiten saiatuko dira jokalari zarauztar eta lasarteoriatarrak denboraldia amaitu bitartean.