Antxota elkarteak lanean urte asko badaramatza ere, etapa berri batean murgildu dira disziplina ezberdinetako herriko artistak. Helburua hauxe da: Lasarte-Oriako artea sustatzeaz gain, lasarteoriatarrekin elkarbanatzea. Horixe da Antxotaren abiapuntua eta nahia.
Disziplina guztiak lantzen dituzte: margoketa, argazkilaritza, musika, eskultura, idazketa, ikus-entzunezko obrak... Beraz, “ezinegon kulturala” duten herritarrak gonbidatu nahi dituzte eurekin biltzera datorren asteartean, hilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan kultur-etxeko 5. bilera gelan. Hortik aurrera, bide-orri bat markatu eta Lasarte-Orian ekimen ezberdinak egin nahi dituzte. Bilerara joan ezin duenak eta Antxotako kideekin harremanetan jarri nahi duenak bi bide dauzka: Antxotaren Facebook orria edota antxota@gmail.com.