HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrek artisautza lantzeko aukera edukiko dute Amaraun ludotekan. Bi taldetan banatuko dituzte izena ematen duten haurrak: urriaren 22an hasi eta azaroaren 26ra arte ariko dira 1go taldekoak, asteazkenetan, 17:45etatik 19:15ak arte. Bigarren taldekoak ostegunetan landuko dute artisautza, urriaren 23tik azaroaren 27ra arte, ordutegi berean. Ttakuneko bazkideek 17 euro ordaindu beharko dituzte izena emateagatik; ez bazkideek berriz, 20 euro.