Ein daigun topa! lelopean ospatzen ari dira Topa Eguna Derion. Euskaltzaleen topaguneak Derioko Tximintx elkartearekin batera antolatu du topaketa egun hau hirugarren urtez. Honetara Euskal Herritik iritsitako euskaltzaleak batu dira eta esperinetzia trukea jaiarekin uztartu dituzte. Euskara elkarte ezberdinek euren esperientzien berri eman dute hainbat saiotan eta honetan ere parte hartu du herriko Ttakun elkarteak. Hain zuzen, datorren urteko Topa Eguna antolatzeko lekukoa hartu du Tomas Arrizabalaga Ttakuneko lehendakariak. Hortaz, euskaltzaleen topaketa hau datorren urtean gurean izango dugu.
Elkarteko ordezkaritza bat joateaz gain, Dinbi Banda batukadako kideak bertan izan dira euren doinuekin festa giroa jartzen.