Zubietako IV. Mendi-duatloian 123 lasterkarik parte hartu dute gaur, ediziorik jendetsuena izan dela azpimarratu dute antolatzaileek. Guztietan azkarrenak Julen Larruzea, Alexander Ordeñena eta Aitor Perez eta Meritxell Henales, Esti Garcia eta Saioa Olite izan dira gizonezkoen eta emakumezkoan sailkapenean hurrenez hurren. Irabazleak 1:01eko denboran osatu du ibilbidea.
Zubietakoa edonork osatzeko moduko ibilbidea da "asekiblea", antolatzaileek herritar guztiei parte-hartzeko aukera eskaini asmoz prestatzen baitute urtero. Hasteko, 4,5 kilometro korrika mendiz, ia 17 mendi-bizikletaz Berrigaña inguruetan eta amaitzeko beste 2,2km korrika kaxkoan amaitzeko.
Nagusien probaren aurretik gainera, 10 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek proba izan dute Zubietan barrena eta amaitzerakoan, lasterkari guztiek pintxo-potea izan dute indarrak berreskuratzeko. Aipatu nahi izan dute, aurtengoan 6 emakumezkoren parte hartzea izan dela "bi edo hiru izaten ziren eta aurten batzuk gehiago etorri direlako pozik gaude". Emaitzak hemen.