Andaluzia etxeen egun handia gurean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urr. 11a, 13:42
Michelinen atzo hasi zen herriko Semblante Andaluz elkartearen Aste Kulturala. Honen baitan gaurkoan FARAE, Euskadiko Andaluzia etxeen XXV. topaketa ospatzen ari da. Honen hasiera ekitaldira Martin Garitano Ahaldun Nagusia gerturatu da baita PSE-EEko Idazkari Nagusia den Idoia Mendia ere. Honekin Iñaki Arriola eta herriko zinegotzi sozialistak izan dira.

Semblante Andaluz herriko elkarteak bere asteburu handiari hasiera eman zion bart hainbat sevillana dantzaldi eta musika emanaldirekin. Michelingo tenis pistetan asteburu osoan zehar andaluziar doinuak eta dantzak nagusituko dira. Gaur ordea, egun berezia da, FARAE Euskadiko Andaluziar etxeen topaketa  gurean ospatzen ari da bere XXV. urteurrenean. Honetara Barakaldo, Laudio, Gasteiz, Durango, Sestao, Santurtzi, Portugalete, Arrasate, Ermua  eta Errenteriko andaluzia etxeetako kideak hurbildu dira. 

Festari hasiera eman zaio Juan Luis Murua herriko apaizak gidatutako mezarekin. Hau jarraitzen lehen lerroan izan dira alderdi ezberdinetako ordezkariak. Ahaldun Nagusia, Martin Garitanoren ondoan, PSE-EEko Idazkari Nagusia den Idoia Mendia eta Iñaki Arriola izan dira besteak beste.

Egitarau oparoa 

Jarraian emanaldi ezberdinez gozatu ahal izango da 14:30ean bazkari herrikoia izango da eta Semblanteko kideek aipatu bezala, 600 bat lagun espero dituzte honetan.  Festara gerturatzea animatu nahi dituzte herritarrak.