Ostadarrek Lasarte-Oria eta Andoain arteko bidea egingo du bihar, bilbideen VII. Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 11

Ostadar SKTko mendi-sailak adierazi duenez, Ibilbide Eguna lasarteoriatar guztiek batera egin asmoz 9:45ean geratu dira Elizatze plazan kokatuta egongo den kontrol gunean.

Lasarte-Oria eta Andoain arteko bidea egiteko asmoa dute bihar. Denera hiru edo hiru ordu eta erdiko ibilbidea izango da, zailtasun handirik gabekoa. Hori bai, Buruntza gainera iristean, ohiko bidetik pixka bat desbideratu eta San Rokeko ermita eta aterpea bisitatuko dituzte ibiltariek. Urtezahar eguneko txangoa eta txistorrada non egiten dituzten ezagutarazi nahi dutela esan dute Ostadar SKTko kideek, jendea ospakizun horretara ere animatu dadin.