Lehen zatia korrika egin beharko dute, 4,5 kilometro osatuko dituzte mendiz. Ondoren frontoira jaitsiko dira, mediko bizikleta hartu eta 16,94km egingo dituzte Zubietako parajeetan barrena. Hirugarren eta azken sektorean, berriro ere 2,17 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrika Alamandegi pareko helmuga marra zeharkatu aurretik. Iaz 91 parte-hartzaile izan zituen mendi duatloiak eta Jon Erguin izan zen garaile.