Bi modu dituzte horretarako: etxean jasoko duten eskuorria bete eta edozein eraikin publikotako parte hartze postontzietan utzi dezakete herritarrek, edo bestela, Interneten ere egin ahalko dute http://www.lasarte-oria.org/ atarian. Sare sozialak ere baliatuko ditu Udalak, galdeketa egiteko: Lasarte-Oriako Udalaren horman txertatu ahalko dira proposamenak, eta #mozorro15 traola erabili Twitteren.
Udalak gogorarazi nahi die herritarrei orokorra behar duela izan Inauterietako gaiak, herrian mozorro desberdinak ikusteko aukera emateko. San Ferminak, Olinpiar jokoak, Munduko kulturak eta Musika izan dira azken urteetako gaiak.
Konpartsa berriak
Era berean, Udalak ohartarazi die herritarrei garaiz dabiltzala konpartsen mahaiean parte hartu eta diru laguntzak eskatzeko, konpartsa berriak sortu nahi badituzte. Bilera bat egingo da urriaren amaieran, gaia erabakitzeko eta diru laguntzak eskatzeko prozedurari buruzko xehetasunak emateko.