Udalak jakitera eman duenez, aspalditik egoera txarrean dago Loidiko tunela, "juntetako altzairuzko armadurak herdoiltzen eta hormigoi zatiak erortzen direlako". Hori dela eta Aldundiko Errepide sailak konponketak egingo ditu astelehenean hasita. Hauen iraupena hilabetekoa izango dela aurreratu dute.
Tunelean egingo den obran ukituta dauden sabaiko guneak saneatu, hormigoiz bete eta pintatu egingo direla aipatu dute. Prozesu guztiak iraun bitartean, autoentzako errepidea eta oinezkoentzako bideak itxita egongo dira. Kiroldegitik hasi eta Zabaletako errotonda arte seinale bidez adieraziak egongo dira lanak.