Erketzen entsegu hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urriaren 2a

Erketz EDT eta Erketz-eko Lagunak taldeek urrian hasiko dituzte entseguak. Erketz-eko Lagunak taldeak asteartetan egingo ditu saioak eta Erketz EDT-koek, ostegunetan. Entseguak Zumaburu ikastetxeko gimnasioan izango dira, 20:00etatik aurrera. 5 urtetik aurrerako haurrek Erketz txikin dantza egiteko aukera dutela gogoratu dute. Informazio gehiagorako 635 746 028 telefonora deitu daiteke.