Hasi da Adinekoen omenaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urr. 1a, 20:26
Gaur arratsaldean eman zaio hasiera aurtengo Adinekoen omenaldiari. Bandera igotzea eta txupinazoa izan dira lehenengo ekintzak, 16:00etan. Konfetiak, egoitzaren sabaian jarri dituzten apaingarriek eta Amalur trikiti eta pandero eskolako lagunen musikak kolore ukitua eman diote hasiera ekitaldiari.

Bandera igo ostean, Amalur trikiti eta pandero eskolako bi dantzarik aurreskua dantzatu dute. Ekitaldira hurbildu direnen txalo zaparrada jaso dute bukaeran dantzariek.

Joko ugari

Bandera igoera ez da gaurko ekintza bakarra izan. Hainbat jokotan aritzeko aukera izan dute adineko pertsonek: toka, pote, igela... Isla Plazan aritu dira, giro ederrean. Jarraian, Biyak Bat egoitzan bingoan aritzeko aukera ere izan dute.

Hasierako ekitaldiko eta joko desberdinetako irudiak argazki galerian ikusi daitezke.