Meza amaituta agurra dantzatu zitzaien ATC taldeko emakumeei eta Goiegirako bidea hartu zuten bazkari eder bat egiteko. Umore onean, garai bateko pasadizo eta bizipenak gogoratu zituzten jatetxe aurreko saskian eta argazkia atera zuten zelaian bertan baloia eskutan zutela. Bazkalostean partaide bakoitzari makila eman zitzaion, bonboi kaxa batekin batera.