Casa del Pueblon tute txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 29a

Lasarte-Oriako Casa del Pueblo-n bigarren urtez, tute txapelketa antolatu dute. Honetan bikoteka parte hartu beharko da eta aurrez izena eman beharko da urriaren 10 a baino lehen. 
Txapelketa urriaren 17an hasiko da eta izena ematen duten bikote kopuruaren araberako egutegia antolatuko da. Lehenengo hiru bikoteek saria izango dute.