Azken emaitza 22-15, eta bigarren garaipena lortu dute lehen bi jardunaldietan. Aurreko astean Villabonako Behar-Zanaren aurka 22-13 irabazi zuen Artetxe eta Solanoz gain, Haritz Urkiak ere osatzen duen taldeak.
“Urrats handia eman dugu asteburuan irabazita, iaz azken unean, ozta-ozta bi garaipenekin lortu genuen mailari eustea, eta aurten dagoeneko lehengo urteko garaipen kopuru bera daukagu”, adierazi du Jose Felix Solano Intzako prestatzaileak. Aurtengo helburua “mailari eustea” izango dela adierazi du. Datorren astean Usurbilen aurka arituko dira etxetik kanpo, zazpi jardunaldiko Ligan hirugarren jardunaldia izango da eta irabaztea lortuz gero, ia mantentzea ziurtatuko luke herriko taldeak.
Jubenilen garaipena
Eneko Sarasola, Jon Aranberri eta Jagoba Errekondok ostazen duten jubenil taldeak ere garaipena eskuratu zuten pasa den astean Elgoibarko Lagunaken aurka, 22-16. Aste honetan atsedena izan dute eta datorren astean ekingo diete berriro entrenamenduei.