Denera 50 bat lagun batu dira afaltzera eta askok afalostean Argia Egunaren bezperako kontzertuetara joateko aprobetxatu dute.
Aurten gainera, Udal Musika Eskolako gaztetxoak izan dira Zabaletako bazterrak pandero eta trikitixa doinuez girotzen baserritarrez jantzita, urtaro beroena joan zaigun arren, umore onari eutsi nahi izan zioten musikaren laguntzaz.
Antolatzaileek bihotzez eskertu nahi izan diete Udal Musika Eskolako musikariei giroa alaitzen lagundu izana.