Ondo ibili ekimena martxan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 26a

“Ondo ibili” taldea, gaur ostirala, irailak 26tik aurrera pasea-tzen hasiko da. Taldea, ostiralero 11:00etan Okendo plazan elkartuko da. Hantxe ibilbideak dinamizatuko dituzten boluntarioak zain izango dituzte ibilbideari ekiteko. Boluntario hauek herriko hainbat elkarteetako kideak eta herritarrak dira, txandaka ariko dira eta hauek ezagutzeko modua, jantzita eramango duten txaleko horia izango dela aipatzen dute sustatzaileek. 

Bilera ezberdinetan herria zeharkatzen duten luzera desberdineko 4 ibilbide egokitu antolatu dituzte sustatzaileek. Zubietara, Atsobakarrera, Oria ibaiaren albotik eta Plazaolara joango dira hasiera batean. Horrela bakoitzaren gaitasunen arabera luzeagoa edo motzagoa den paseoa aukeratzea egongo da. Ekimena doan da eta herriko nagusiak osasuntsu mantentzea du helburu. Sustatzaileek herritarrak ibilbide hauetan parte hartzera animatzen dituzte.