Urriaren 6ean hasiko dira ipuin kontalari saioak haur liburutegian. Lehenengoa Pello Añorgak gidatuko du eta 4 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da.
Hurrengo saioa Kontukanto herriko bikotearekin izango da eta hau 6, 7 eta 8 urteko umeentzat izango da urriaren 14ean. Horrela, txandaka joango dira Pello Añorga eta Kontukantoi urriaren 14 eta 20ean; azaroak 5, 11 eta 27 eta abenduak 11 eta 17 bitartean.
Liburutegitik gogoratzen dute saio hauetara umeak bakarrik sartu ahal izango direla, behin ipuina hasi eta gero ezingo dela gelatik atera eta puntual hasiko direla saio guztiak 18:00etan.